XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARGUEDAS. Nafarroa / BERA DE BIDASOA. Nafarroa / LARRAUL. Gipuzkoa / MURIETA. Nafarroa / OIARTZUN. Gipuzkoa / TRAPAGA. Gipuzkoa.

HERRI JAIAK Hiru jai haundi-maundi hauetaz gain, herri, auzategi eta baseliza askotan ospatzen den beste pila bat daukagu.

Honelatan, Nafarroan LEITZAKO INGURUTXUA dugu ikusgarriena, San Tiburtzio jaien barruan.

Ingurutxu hau, bere aberastasun koreografiko eta doinuen ugaritasunagatik, Nafarroako garrantzitsuentzat jo daiteke.

Hiru zati ditu: Soka-Dantza, Inguru-Handia eta Inguru-Txikia.

Hitzak, Leitza eta ondoko Areso artean izandako gatazkak aipatzen ditu.

Mugaren bi aldeetako biztanleen arteko anaitasun ekitaldi garrantzitsua da ere SALAZARREN, Pikatua gainean, urtero egiten den Biltzar Orokorra, Pirinioetako bi aldeetako lurraldean benetako elkartasun-eguna.

Ekitaldiari amaiera emateko bazkari herrikoia egiten da Iratin.

Nafarroan bertan, Vera de Bidasoako jaiak ditugu (Makildantzaren antzezpen ederra), hala nola Aoiz, Aibar, Burlata, Etxalar, Lerin, Erronkari, Sartaguda, Zugarramurdi, Arkueta, Monteagudo, Auzperri, Etxarri, Orbaitza (peregrinazioa Iratiko Santutegira), Iruheako Rotxapeade auzategikoak (Larrain-dantza) etab. etab.

Gipuzkoan, Oiartzun, Getaria, Aretxabaleta, Azkoitia, Soraluze, hala nola kostaldeko DEBAN (ESKUDANTZA eta zezenen kalez kaleko ibilaldia) eta ZARAUTZEN (oso aste kultural Interesgarria) ospatzen direnak.

Hilabete honetan Bizkaian dauden ospakizun amaigabeen artean, Bilboko ezkerraldeko PORTUGALETEN burutzen den SAN ROQUE JAITSIERA azpimarratuko dugu.

Alaitasuna, jaiak, jendearen parte hartzea... den-dena haundi-maundika!.

Algortako Portu Zaharrean egiten diren jai jatorrak, beren Txo maiteaz; ONDARRUKO ANDRAMARI herrikoiak, ardatza ARRANTZALE EGUNA delarik.